Ekonomia lankidetza eta garapenerako erakundearen (oecd tokiko eta erkidegoko politikekin lotutako jarduerak

EKONOMIA LANKIDETZA ETA GARAPENERAKO ANTOLAKUNDEA (ELGA)

1961. urtean sortu zen, eta Parisen du egoitza. 30 herrialdek osatzen dute. 40 urtetik gorako denboran zehar, ELGA munduko iturririk fidagarriena izan da estatistika konparatuan. Datuak jasotzeaz gain, ELGAk ondorengoak biltzen ditu: bilakaera ekonomikoaren joerak, analisiak eta aurreikuspenak eta aldaketa sozialen gaineko ikerketak edo merkataritza, ingurumena, nekazaritza, teknologia, fiskalitatea eta abar bezalako patroien bilakaera. Era berean, ELGA munduko argitaletxerik handiena da ekonomiaren eta politika publikoen arloan.
ELGAk dimentsio orokorra du: -Kideak: 30 herrialde. -Hautagaiak: Txile, Estonia, Israel, Errusia eta Eslovenia hitz egiten ari dira Antolakundean sartzeko. Eta kide izateko aukera aztertzen, baita ere, Brasil, Txina, India, Indonesia eta Hegoafrika.
Helburuak:
ELGAk demokraziarekin eta mundu osoko merkatu-ekonomiarekin konpromisoa hartutako herrialdeetako gobernuak biltzen ditu, honako hauek lortze aldera:
- Hazkunde ekonomiko iraunkorra bultzatzea.
-Enplegua bultzatzea.
-Bizitza-maila hobetzea.
-Finantza-egonkortasunari eustea.
-Beste herrialde batzuei laguntzea ekonomikoki garatzen.
-Mundu mailako merkataritzaren hazkundea bultzatzea.
Antolakundearen bidez, gobernuek beren esperientzia politikoak alderatzen dituzte, guztien arazoentzako erantzunak bilatu, jardunbide egokiak identifikatu eta nazioko eta nazioarteko politikak koordinatu. Era berean, ELGAk bere ezagutzak partekatu eta 100 herrialde baino gehiagorekin iritziak trukatzen ditu.
Funtzionamendu-organoak
ELGAk honako organo hauek ditu:
-Kontseilua: Antolakundearen erabaki-organoa. Bertan, herrialde kide bakoitzeko ordezkari bat eta Europako Batzordeko beste ordezkari bat izaten dira.
Kontseilua aldizka biltzen da ELGAren aurrean, ordezkari iraunkorren mailan, eta erabakiak adostasunez hartzen ditu. Ministerio moduan, berriz, urtean behin biltzen da funtsezko gaiak eztabaidatu eta laneko lehentasunak ezartze aldera. Kontseiluak agindutako lana ELGAko idazkaritzaren bidez egiten da.
-Idazkaritza: Analisiak eta proposamenak egiteaz arduratzen da. Langileek batzordeen jarduerak bultzatzeaz gain, lana burutzen dute ELGAko Kontseiluak erabakitako lehentasunen arabera. Langileen artean, ekonomialariak, abokatuak, zientzialariak eta bestelako profesionalak daude.
-Batzorde espezializatuak (Komiteak): ELGAko kideak diren 30 herrialdetako ordezkariak batzorde espezializatuetan (komiteetan) biltzen dira, ideiak sustatu eta honako arlo espezifiko hauetako aurrerapenak aztertzearren; hala nola, ekonomia, merkataritza, zientzia, enplegua, hezkuntza edo finantza-merkatuak. 200 bat komite, lantalde eta adituen talde daude. Administrazio nazionaletako kargu altuko 40.000 funtzionario inguru joaten dira urtero ELGAko komiteen bileretara ELGAko Idazkaritzak egindako lana eskatzera, berrikustera eta bultzatzera.
Lurralde Politikarako Ministerioak ELGAko zein batzorde edo komiteetan hartzen duen parte
Gobernantza Politikoaren eta Lurralde Garapeneko Zuzendaritzaren (GOV) barruan kokatzen dira. Kideak diren herrialdeei administrazio eta lurralde politikak gizartearen premien bilakaerara egokitzen laguntzen die. Gobernantza Publikoaren Komitearen (PGC) eta Lurralde Garapenerako Politiken Komitearen (TDPC) bidez, Zuzendaritzak herrialdeei eskaintzen die Gobernantzak duen erronkari aurre egiteko baliabideen inguruko iritziak trukatzeko aukera. Era berean, lantalde espezializatuen eta ad hoc aditu-taldeen bilerak eta nazioarteko mahai-inguruak antolatzen ditu aldizka.
-Gobernantza Publikoaren Komitea (PGC)
Komitea gobernantza publikoaren egitaraua ezartzeaz eta zuzentzeaz arduratzen da, honako gai hauei dagokienean: araudiaren kudeaketa, giza baliabideak, interesen gatazka eta segurtasun publikoa. Batzorde edo komitea bi urtetik behin biltzen da Ministerio mailan, eta hurrengo bilera 2010. urtean egingo da. Osoko bileratan (urtean bi bilera egiten ditu, bat udaberrian eta bestea udazkenean) eta Buro zabalduan antolatzen da.
Bilera horietara joaten dira Funtzio Publikorako (Lehendakaritza Ministerioa) Estatu Idazkaritzako ordezkariak eta Lankidetza Autonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko ordezkariak.
Horren mendekoak dira adituek osatutako ondorengo lantaldeak, eta, gutxienez, urtean behin biltzen dira:
1. Aurrekontu-politiken arduradunak diren kargu altuen lantaldea.
2. Giza Baliabideak kudeatzeari buruzko lantaldea.
3. Araudia eta Erreforma kudeatzeari buruzko lantaldea.
-Lurralde Garapenerako Politiken Komitea (TDPC)
Komitea 1999. urtean sortu zen gobernuetara Lurralde Politikaren gaien inguruko eztabaida-foroarekin hurbiltzeko. Eskualde mailako lehiakortasuna sortzen eta bultzatzen aritzen da, gobernantza eraginkorra eta berritzailea sustatzen eta eskualdeko lehiakortasuneko hobekuntzen jarraipena egiteko eta horiek neurtzeko adierazleak garatzen. Horretarako, azterketak egiten ditu Estatu kideek eskatuta, eta eskualdeko politikak aztertzen dituzte dauden ezberdintasunak murriztu eta eskualdeei estatu mailan ahalik eta lehiakortasun handiena bila dezaten laguntze aldera. Azterketa horien bidez gomendioak har daitezke. Osoko Bilkuran eta Buro zabalduan biltzen da, eta horietan Lankidetza Autonomikoko Zuzendaritza Nagusiak hartzen du parte.
Komiteak hiru lantalde ditu, eta horietan Lurralde Politikarako Ministerioak parte hartzen du:
1. Lurralde Adierazpenen inguruko lantaldea (WPTI).
2. Hiriguneetako garapen-politiken inguruko lantaldea (WPURB).