Gobernuaren Ordezkari

Denis Itxaso González

Denis Itxaso González. GOBERNUAREN ORDEZKARIA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

2000. urteaz geroztik zinegotzi izan da Pasaiako (2000-2003) eta Donostiako (2003-2015) udaletan. Azken denboraldi horretan 2016an ospatu zen Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitza garatu zen.

2015eko ekainetik Gipuzkoako Ahaldun Nagusia zein Kultura, Gazteria, Kirol eta  Nazioarteko Lankidetzako diputatua da. Besteak beste, honako neurri hauek hartu ditu: Lagun liburu-dendari eta Raúl Guerra Garridori egindako aintzatespen instituzionala, "Memoria izpian" erakusketa, Elias Querejeta Zinema Eskola abian jartzea, kultur mezenasgoaren foru araua, Arteen eta Kulturaren Kontseilua, Pasaiako itsas jaialdia eta Arkitekturaren Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, bai eta Koldo Mitxelena Kultur Etxea berritzeko lanak zein Kultura Eskola programa martxan jartzea ere.

Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua (EHU, 1998). Enpresen kudeaketa eta zuzendaritzako masterra (MBA Executive, UPV-EHU, 2013).

"Con mano izquierda. Una propuesta frente al colapso vasco"(2002) liburuaren egilekidea da eta “Crónicas en la frontera"ren egilea (2015). Iritzi politikoko artikuluak aldizka argitaratzen ditu Diario Vasco-n.

Donostian jaio zen, 1975ean.

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Paseo Fray Francisco, 17

01071 - Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

Teléfonos:

  • 945 759 000

Faxes:

  • 945 759 170